“Ibaia ez da toki bat” sormen lantegia

“Ibaia ez da toki bat” natura eta artea uztartzen dituen sormen lantegia

Maiatzaren 28an Nagore Legarreta argazkilariaren eskutik “Ibaia ez da toki bat” natura eta artea uztartzen dituen sormen lantegia egingo dugu Sanz Enean. Birziklatutako ontziekin argazki kamerak eraiki eta Zarauzko ibai eta errekei arreta berezia eskainiko diegu.

Argazkilaritza estenopeikoaren teknikaren bidez erretratuak egingo dizkiegu erreka eta ibaiei eta ondoren argazkiak modu analogikoan errebelatuko ditugu laborategian.

? Plaza oso mugatuak direnez, izena ematea beharrezkoa izango da eta zarauztarrei emango zaie lehentasuna apuntatzeko garaian.

? Maiatzak 28
? 10:00 / 17:30-19:30
? Sanz Enea
? +7 urte, helduak eta familiak
Izen-ematea:
?zarautz@eraztunberdeurdina.eus
☎️ 943005159