Eskerrak eman nahi dizkiegu igandean Frontoi Txikira Biodibertsitatearen Nazioarteko Eguna ospatzera etorri ziren herritar guztiei. Herriko txikienen laguntzari esker, Zarauzko ekosistemetan bizi diren izaki bizidunak margotu eta euren irudiak dunen, hezeguneen, basoen, harraldearen eta belardien mural eder batean itsatsi genituen Zarauzko Biodibertsitatea agerian jartzeko. Haurrek egindako eder hau gaurtik hasi eta igandera bitartean egongo da ikusgai Zarauzko Merkatu Plazako erakusketa aretoan, Aranzadi Zientzia Elkartearen “Odonatuak: uraren hegoak” erakusketarekin batera. Astean zehar arratsaldeko 18:00tatik 20:00tara eta igandean (maiatzaren 29an) eguerdiko 12:00tatik 14:00tara.




