Igande honetan irteera bat egingo dugu Arkamurka Natur Taldeko Juantxo Unzuetarekin batera Zarauzko lorategietan dauden orkidea basatiak ezagutzeko.
Helburua da inguruan dugun orkidea aberastasunaz jabetzea eta ezagutzen dugun hori maitatzea eta zaintzea.
Loradendetan saltzen diren orkidea exotikoak dira ezagunenak, baina gure inguruan ere baditugu orkidea basatiak, hauek tamaina aldetik txikiagoak izaten dira. Horregatik, ondo-ondoan ditugun arren, askotan oharkabean pasatzen dira. Baina nahiz eta txikiagoak izan, benetan bitxiak dira!
Iaz Juantxok Zarauzko orkideen mapa osatu zuen eta herriko lorategietako hainbat orkidea markatu eta babestu ditugu aurten ere, hauen ezagupena eta biziraupena bermatzeko.
Irteeran orkideen hainbat bitxikeria ezagutzeko aukera izango dugu eta orkideen mundu liluragarrian murgilduko gara. Lagunekin eta familiekin egiteko plan ederra!
ANIMATU ETA ETORRI!
📆 apirilak 13, igandea.
🕣 9:30
📌 Agueseko biribilgunean.

