EBU irteerak Aste Santuan

Zarauzko Udaleko Ingurumeneko Arloak Eraztun Berde Urdineko irteera gidatuak antolatu ditu Aste Santuari begira. Irteera gidatuak 3 ibilbidetan egingo dira: Hezeguneetakoa Arkamurkakoa, eta Iñurritzakoa. Lehenengo biak ostiral arratsaldean eskainiko dira, txandaka, eta Iñurritzakoa Pazko asteko larunbat goizean eskainiko da, itsasbeherarekin bat eginda.

Irteeren helburua da Eraztun Berde Urdinean dauden ekosistema desberdinak ezagutaraztea eta herritarrak ingurumen-balio horien inguruan sentsibilizatzea. Irteera hauek herritarrei udan eta Aste Santuan eskaintzen zaizkie, baita ikastetxeei ere ikasturtean zehar.

Irteera gidatuetan naturgune horien ezaugarriak erakutsiko dira, hala nola eremu bakoitzeko habitatak, fauna, flora, hidrogeologia, paisaia, klima-aldaketan duten eragina, espazioaren kudeaketa, babes-figurak, kudeaketa-planak, orain arte egindako berreskuratze-lanak, hemendik aurrera egingo direnak, etab.

Azken urteetan hainbat hobekuntza egin dira Eraztun Berde Urdineko bi espazio irisgarriak izateko, hain zuzen ere, Vista Alegreko parkea eta Iñurritzako ibilbidea. Azken hau gurpildun aulkian egiteko egokituta dago. Gainera, app irisgarri bat ahalbidetu da, interes puntuetan dauden paneletako informazioa jende gehiagorengana iristeko, zeinu hizkuntzan, eta 6 hizkuntzatan jaso daiteke informazioa.

Irteerak euskaraz eta gaztelaniaz eskainiko dira, horretarako, bi talde antolatuko dira irteera bakoitzean, aldi berean. Irteera gidatuak izaera parte hartzailea dute, hau da, bisitariak azalpenak entzuteaz gain hainbat esperimentu egitekoa aukera izango dute, familientzat egokiak direnak. Edukiera mugatua izango denez, interesdunek aldez aurretik izena eman beharko dute (telefonoz, aurrez aurre edo e-mailez) Zarauzko Turismo Bulegoan. Irteera bakoitzean, inguruko ekosistemekin lotutako dokumentazio espezifikoa eskainiko da.