Zarauzko ikastetxeak Herritarren Zientziako proiektu bat garatzen hasiko dira Eraztun Berde Urdinean. Helburua da ikastetxeak Eraztun Berde Urdina bere egitea, eta ikerketa, zaintza eta iritzi kritikoa bezalako konpetentziak garatzea baliabide horren bitartez.
Horretarako, Eraztun Berde Urdinaren gune interesgarriak banatu ditugu ikastetxeen artean, hurbiltasunaren arabera. Bere lana aldiro-aldiro irteerak egitea izango da, eremu horietako biodibertsitatea aztertzeko, behaketak egiteko eta arazoak antzemateko. Horretarako ikastetxeei beharrezko material eta laguntza eskainiko diegu, eta ikastetxeen arteko zubi lana egingo dugu.
Ikastetxeei beren jarrera ona eskertu nahi diegu, hasieratik gogo onez eta interes handiz onartu baitzuten gure proposamena.