Iritako hezegunea berreskuratzeko lanen bigarren fasea hasiko da

Pasa den astean Iritako hezegunea zabaltzeko eta berreskuratzeko lanen bigarren fasea jarri zen martxan. 2019an izan zen Iritako hezegunea berreskuratzeko lanen lehen fasea, URA Agentziaren eskutik, eta errekak zituen hormigoizko hormak erautsi ziren, eremua naturalizatzeko eta emaitzak oso bistakoak izan dira urte gutxitan. Orain lan horien jarraipena emango da bigarren eta azken fase honetan.

Lanek 5 hilabeteko iraupena izango dute eta ondorengo jarduerak burutuko dira:

  • 000 m3 betelanen lurrak kenduko dira sakonera irabazi eta hezeguneko ur mailaren kotara iristeko eta urari zabaltzeko tokia emateko. Hezegunearen zabalera handituko da: 6.200 m2 irabaziko ditu.
  • Hezegunean lezkak landatuko dira eta alboetan urarekin lotuta dauden 420 zuhaitza eta zuhaixka; batez ere haltzak (Alnus glutinosa). Bi haltzadi txiki sortzea da asmoa.
  • Oinezkoentzat pasealekua egingo da ekialdean (Itxasmendi eta Zubiaurrezahar lotuz) hezegunea bisitatzeko eta albotik pasatzeko.
  • Hegaztiak behatzeko behatokia eta panela ipiniko da.
  • Mendixka bat egokituko da hezegunea errepideko zarata eta ikus inpaktutik babesteko.

Zein helburu lortu nahi dira?

  • Gizakiaren esku-hartzeen eraginez garai batean urari bere espazio naturala kendu zitzaion, eta asmoa da berreskuratze lanekin berriro urari bere lekua itzultzea.
  • Berreskuratze honekin uholde arriskuari eta itsas mailaren igoerari aurre egingo zaio.
  • Klima aldaketari aurre egiten laguntzea.
  • Bertako biodibertsitate aberatsa berreskuratzea, jakinik babestutako espezie batzuk ere badaudela.
  • Alboko hezeguneekin konektagarritasuna areagotzea. Iritako hezegunea lotuta dago IƱurritzako Biotopoarekin eta Astiko lezkadiarekin. Hiru espazioek batera multzo ekologiko garrantzitsu bat osatzen dute eta Iritako espazioa egoera onean egotea ezinbestekoa da alboan dauden hezeguneen osasunarentzat, eta alderantziz.
  • Inguruko bizilagunen eta zarauztarren ongizatean eragitea, atseden hartzeko eta naturaz gozatzeko aukera eskainiz.

 

450 mila euroko inbertsioa egingo du Udalak hori guztia gauzatu ahal izateko.

Planoa hobeto ikusteko klikatu hemen: https://eraztunberdeurdina.eus/irita-planoa/