Iñurritzan kainabera espezie inbaditzaileak jasotzeko auzolanean parte hartzeko deialdia

Iñurritza Biotopoan kainabera espezie inbaditzaileak jasotzeko auzolanean parte hartzeko deialdia egiten dute Arkamurka Natur Taldeak eta Zarauzko Udaleko Ingurumen Sailak.
🌾 Landare espezie inbaditzaileak espazio zabalak betetzen dituzte bertako espezieak desagertaraziz, eta biodibertsitatean kalte handiak eraginez.
📆  Urriaren 29a, larunbata
🕓  9:00tan
📍 Gasolindegi parean dagoen Zubiaurre Berri (Kaskatxuri) baserriaren ondoan
▶️  Kainaberak dira Biotopoan kalte handienetakoak eragiten dituzten espezie inbaditzaile nagusiak. Foru Aldundiak moztutako kainaberak biotopoko kanpo aldean pilatuko dira auzolanean eta bertatik erretiratuko dira Txukun Lorazantzarekin elkarlanean.