Itsas hondakinak eta mikroplastikoak jasotzeko kanpaina MATER-ekin

Gaur goizean hasi gara martxan MATER Ontzi Ekoaktiboko hezitzaileekin batera eta Zarauzko Udalak bultzatuta, #mikroplastikoak eta #itsashondakinak biltzeko eta aztertzeko ekimenarekin eta #herritarrenzientzia sustatzeko asmoz.
Aurtengo edizioan Zarauzko ikastetxe guztiek arituko dira sentsibilizazio kanpaina honetan murgilduta, eta LHtik Lanbide Heziketara bitarteko taldeak etorriko dira. Guztira 705 ikaslek hartuko dute parte. Gaur goizeko ekimenean asko ikasi dugu eta adi gaude datozen txandetan zein emaitza lortuko diren jakiteko! Hondartza eta itsasoa garbiak mantentzeko sentsibilibilazioarekin jarraitzea beharrezkoa da.
Eskerrik asko gaurko parte hartzaile guztiei.