“Plastibistak” kanpaina

“Plastibistak” erakusketa ikusgai dago Merkatu Plazako erakusketa aretoan. Erakusketa martxan jarri du @zarautz_udala -k Emaus Fundazioarekin elkarlanean. Kanpaina honen helburua naturan dagoen plastikoen kutsadura murriztea da, arreta berezia jarriz erabilera bakarreko plastikoengan.

Erakusketan EHUren Eibarko fakultateko Energia Berriztagarrien graduko ikasleek gaiaren inguruan egindako lanak ikusgai egongo dira, plastikozko ur botilek ingurumenean eta gure osasunean daukaten eragina agerian uzteko. Bestalde, Emausek kudeatzen duen gizarteratzeko eguneko zentroan egindako figurak daude, Gipuzkoako hondartzetan aurkitzen diren zabor motak erakusten dituztenak.

Ordutegia honakoa da:

astelehenetik asteazkenera
10:00etatik 12:00etara
ostegunetik larunbatera
17:30- 19:30