Itsasoan zaborrik ez! kanpaina

Zarauzko gazte batzuei hondartzaren eta malekoiaren irudiak erakutsi dizkiegu zaborrez beteta, Euskal Jaiak eta bestelako festa batzuen ondoren hondartza nola agertzen den erakusteko eta ze nolako kaltea jasaten den ikusteko. Irudiekin hunkituta geratu dira.

Festetan garbiketa-zerbitzu bereziak izaten dira gauean eta goizeko lehen orduan dena garbi egon dadin. Hala ere, zabor horietako asko hondartzan eta itsasoan pilatzen dira eta ingurumenari kalte handiak eragiten dizkiote itsasoetako flora eta faunari, baita gu guztion osasunari.

Ingurumena zaintzea denon ardura da. Zaborrak itsasoan eragiten duen kaltean pentsatu behar dugu. Benetan erraza da hondakinak dagozkien edukiontzietara botatzea eta keinu txiki honekin natura zaintzen lagunduko dugu.

Zaindu dezagun gure hondartza, baita Euskal Jaietan ere!