Datorren (irailaren 28an) itsas hondakinen eta mikroplastikoen arazoaz hitz egiteko hitzaldia eskainiko da Zarauzko Modelo aretoan, Ingurumen Sailak antolatuta. Bertan bi hizlari izango dira:
Enrique Talledo dokumentalgile, itsaspeko kamerari eta argazkilariak “Un mar de plásticos” dokumentalaren trailerra eta solasaldia eskainiko du gazteleraz.
Ondoren Sara Lizarzaren txanda izango da, Itsas Zientzialaria eta Mater Ontzi Museo Ekoaktiboko Proiektuen Arduraduna. Sarak mikroplastikoen eta itsas hondakinen arazoaren egoeraren inguruko aurkezpena eta solasaldia eskainiko du euskaraz, eta udazkenean Zarauzko 700 ikasle eta herritarrek parte hartu zuten Herritarren Zientziako esperientzia izango du hizpide.
Plastikoen kutsadura arazo larria izaten ari da gure itsasoetan, urtetik urtera egoera larritzen doa gainera. Guztion artean irtenbidea eman behar diogu arazo honi. Pertsona bakoitzak keinu txikien bidez natura zaintzen lagundu dezake; adibidez, hondakinak dagozkien edukiontzietara botaz, edo plastikoen erabilera murriztuz. Askotan ikusten ditugu kaleak zaborrez beteta festa gau baten ondoren. Zabor horietako asko itsasoan eta hondartzan bukatzen dute, baina arazo hau saihestea erraza da arreta jartzen badiogu. Keinu txiki bakoitzak lagundu egiten du gure itsasoen zaintzan.
?️ Itsas hondakinen eta plastikoen arazoa
? Irailak 28, osteguna
? 19:00
? Zarauzko Modelo Zinema aretoan
?️ “Un mar de plásticos” dokumentalaren trailerra + solasaldia (gazteleraz) Enrique Talledo
?️ “Herritarren Zientzia, Zarauzko esperientzia” aurkezpena eta solasaldia (euskaraz) Sara Lizarza
?️ Sarrera doan