Uda garaia, Zarauzko hondartzaz gozatzeko garairik onena izaten da. Zarauztarrak zein bisitariak betetzen dugu hondartza eta horrekin, hondakin kopurua ere handitzen da. Foru Aldundiak egunero garbitzen du hondartza, baina berriro egunean zehar geratzen diren zaborrak itsasoak eramaten du marearekin, gure itsasoa kutsatzen. Zabor hauen artean % 35koa plastikoak dira eta % 30 inguru zigarrokinak.
Zigarrokin bakar batek 10 litro itsasoko ur kutsa ditzake. Egunero, hondartzan ehundaka zigarrokin botatzen direla pentsatzen badugu, egunero milaka litro kutsatzen ari gara.
Zigarrokin baten osagai nagusia Zelulosa azetatoa da eta, baita ere alkitrana, nikotina, artsenikoa, nikela eta kadmioa bezalako osagaiak, beste konposatu kaltegarri askoren artean. Elementu arriskutsu guzti hauek itsasoan bukatzen dute bertan dauden arrainak pozoitzen eta ondorioz, gu gizakiok ere, arrain horiek gero jaten ditugu eta.
Uda honetan hautsontzi biodegradagarriak eta berrerabilgarriak banatuko dira. Kanpaina honen bitartez sentsibilizazioa landu nahi da herritarren artean, arazoari ikusgarritasuna emateko. Astean behin hezitzaile bat arituko da hautsontziak banatzen hondartzako sarbide ezberdinetan, eta itsasbeheraren arabera goizez edo arratsaldez arituko da:
– Uztailak 9 (arratsaldez), 15 (goizez), 24 (arratsaldez) eta 28 (goizez)
– Abuztuak 6 (arratsaldez), 11 (goizez), 20 (arratsaldez) eta 25 (goizez).
– Irailak 3 (arratsaldez).
Bestalde, Turismo Bulegoak jarritako hondartzako kasetan ere eskura daitezke hautsontziak.