Adin guztietako herritar talde batekin elkarlanean auzolana egin dugu gaur goizean gure Eraztun Berde Urdinaren txoko kuttunetako batean: Irita hezegunan hain zuzen. Urrian ere bertan izan ginen landare inbaditzaleak eskuz kentzen, eta gaur ere aritu gara Bidens aurea eta Conyza bonariensis bezalako landare exotiko inbaditzaleak kentzen. Giro ezin hobea izan dugu eta hamaiketako polit bat egiteko aukera izan dugu ekimenaren ostean.
Oso pozik gaude, herritar talde egonkor bat finkatu delako, ingurumena zaintzeko helburuarekin, eta biodibertsitatearean alde egiteko. Aldian-aldian horrelako lan boluntarioak egiten laguntzeko gogo handiarekin dagoen jendea da. Gaur gainera jende berria animatu da hartu ekimenean parte hartzera.
Eskerrik asko etorri zareten guztiei lan ederra egin dugu guztion artean! Lanean jarraituko dugu 💪❤️