Martina arrunta (Uria aalge) Iñurritzan

Bisitari berezi bat ikusi dugu gaur 😍
Iñurritza-Talaimendi bideen artean sagastian aurkitu dugu Martina (Uria aalge). Basozainari deitu diogu eta eraman egin dute. Hegaztiaren egoera ona zela egiaztatu dutenean itsasoan askatu dute. Azken bideoa itsasoan askatu dutenean grabatutakoa da, basozainek bidali digutena.
Iaz urtarrilan agertu zen Martina bat Malekoian eta duela bi urte beste bat aurkitu zuten Zarauzko hondartzan. Bere itsuragatik askotan nahastu egiten da pinguinoekin.
👇
Zer egin dezakegu horrelako bat aurkitzen dugunean?
☎️ 112 telefonora deitu.

Iruditan: hegaztia Talaimendi Iñurritzako sagastian

Martina itsasoan askatu zutenean grabatutako bideoa (Gipuzkoako Basozainek bidalitakoa):