Sendabelarren ikastaroa egin genuen Zarautz Familia Giroan ekimenaren barne

Goiz pasa ederra izan dugu Zarautz familia giroan 2023 ekimenaren barne antolatu dugun sendabelarren ikastaroan. Haurrak zein helduak adi-adi egon gara Aiora Urbieta Eizagirreren azalpenak entzuten eta asko ikasi dugu Eraztun Berde Urdinaren txoko maite honetan ditugun sendabelarren inguruan. Txangoa egiteaz gain, oleto bat prestatu dugu eta familia bakoitzak sendabelarren koadernoa eraman du etxera
☘️??
Ikastaroak izan duen harrera ona ikusirik, beste ikastaro bat antolatuko dugu ekainearen 11an.
Izena eman nahi baduzu mezu bat bidali behar diguzu helbide honetara:
??
zarautz@eraztunberdeurdina.eus
Eskerrik asko Aiora! Plazer bat izan da zurekin lan egitea eta mila esker etorri zareten guztiei!!