Vista Alegre parkeko Krokosmiak kentzeko auzolana

Gaur goizean Oteitza Lizeo Politeknikoko Mekanizazioko 1go mailako ikasleekin batera Crocosmia x crocosmiiflora landare exotiko inbaditzailea eskuz kentzeko auzolana egin dugu Vista Alegreko parkean.
Tamalez Crocosmia erruz zabalduta dago parke osoan eta oraindik asko geratzen da. Bertako landareekin konpetentzia egiten du eta egoera benetan kezkagarria da. Inguruan dauden bestelako espezie exotiko inbaditzaileak ezagutu ditugu baita ere; adibidez Fallopia japonica eta Sasiakazia, besteak beste.

Gure eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu gaur bertaratu diren ikasleei. Gogotsu etorri dira eta erderki aritu gara auzolanean. Mila esker!