LIFE IP Urban Klima 2050 proiektuak bideo bat egin du udalerriko Eraztun Berde Urdinean klima-aldaketara moldatzeko egingo diren jarduketak eta hiriguneko kostalderako aztertu diren neurriak azaltzeko.
Zarauzko Eraztun Berde Urdina (EBU) Zarauzko natur gunek eta biodibertsitatea babesteko eta berreskuratzeko, eta klima-aldaketaren ondorioetara moldatzea helburu duen egitura berde bat da.
Azken urteeran Eraztuneko zenbait toki babesteko eta lehengoratzeko lanak egin dira, oso garrantzitsuak baitira klima-aldaketaren aurka egiteko. Besteak beste, Buztinzuriko haltzadia berreskuratu da, Iritako hezegunea berreskuratu eta handitu da eta Zingirako eta Gesoerrekako artelatz-arkamurka basoak lehengoratzeko neurriak aplikatu dira.
Beste alde batetik, hiriguneko kostaldea klima-aldaketara moldatzeko aukerak aztertu dira, bai baitakigu eragin handia edukiko duela, 2014ko ekaitzek utzi zituzten ondorioak lekuko. Itsasoak kostaldetik gainezka egiten duen gertaerak minimizatu nahian, hondartzan, malekoian eta Zarautz eta Getaria lotzen dituen errepidearen azpiko aurrealdean aplika daitezkeen neurriak aztertu dira.