Arkamurka bidea

3,75 Km-ko ibilbide zirkular honek Garate-Santa Barbara Natura 2000 sareko zenbait tarte zeharkatzen ditu. Bertako espezie esanguratsuena arkamurka da –Zarauzko Udala espezie hori birpopulatzeko ahaleginetan dabil–, baina inguruan gorostiak, gurbitzak eta erratzak ere ikus daitezke. Hegaztien, narrastien eta ugaztun txikien bizileku ere bada.

Ibilbidean nekazal lurrak, basoak eta eraikin historikoak aurki daitezke; zehazki, honako interes-puntuak igarotzen dira: Mutxio parkeaSanta Barbara ermitaZingira basoa eta Vista Alegreko parkea.

Scroll to Top