CIMASUB 2024 Zarautzen da!

Martxan da CIMASUB, Nazioarteko Itsaspeko Zinema Zikloa Zarautzen

Hastear da CIMASUB, Nazioarteko Itsaspeko Zinema Zikloren 14. edizioa Zarautzen. Itsaspeko edertasuna esploratzeko eta ozeanoen sekretuak ezagutzeko aukera paregabea da, eta bidez batez, gure itsaso eta ozeanoak zaintzeko beharraz kontzientziatzea da jaialdi honen beste helburu nagusietako bat.
Jaialdi honen baitan hainbat ekimen izango dira:

ZINEMA

Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloak (CIMASUB) ozeanoak eta natura maite dituztenak liluratuko dituen programazio zirraragarria eskaintzen du. Otsailaren 14, 21 eta 28an, asteazkenetan, 19: 00etan, Modelo Aretoa itsaspeko ikus entzuneko jai baten epizentroa izango da. Sarrera librea eta doakoa izango da. Zarauztarrak gonbidatzen ditugu munduko argazkilari eta bideografo onenak biltzen dituen esperientzia paregabe honetan parte hartzera.

ARGAZKI ERAKUSKETA

Zinema-emanaldiekin batera, urpeko argazki-erakusketa zirraragarria aurkeztuko da Merkatu plazan, otsailaren 14tik 29ra, astelehenetik ostiralera 17:00etatik 19:00etara, eta asteburuan 12:00etatik 14:00etara.

 

Gonbidatuta zaudete!