Krokosmia landare exotiko inbaditzaileak eskuz erretiratzeko auzolana

Iaz bezala, aurten ere Oteitza Lizeo Politeknikoko Mekanizazioko 1go mailako ikasleekin batera Crocosmia x crocosmiiflora landare exotiko inbaditzailea eskuz kentzeko lan komunitarioa egin dugu Vista Alegreko parkean. Auzolana egin ostean hamaiketakoa ederra egin dugu.

Tamalez Crocosmia erruz zabalduta dago parke osoan eta bertako landareekin konpetentzia eta leiha zuzena egiten du, hauen hazkundea eragotziz.

Bildutako landareen erraboilak erabat ezabatzeko (eta zabalkundea eteteko) bildutako ale guztiak konpostaje plantara eraman dira.

Gure eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu gaur bertaratu diren ikasle eta irakasle guztiei, Oteitza  ikastetxeari ere urtero ekimen honetan parte hartzeagatik. Eskerrik asko baita ere Zarauzko Udalari eta Lorazantza zerbitzuari beharrezko tresnak uzteagatik, Aranzadi Zientzia Elkarteari emandako gomendioengatik eta UKUE ingurumenari eskainitako zerbitzuagatik.