Irisgarritasun unibertsaleko aplikazio bat sortu dugu, lau hizkuntzatan:
🟢 audioekin
🟢 zeinu hizkuntzan
🟢 hainbat elementuren geolokalizazioa: aparkaleku irisgarriko plazak, bankuak, komunak, tren eta autobus geltokiak…
🟢 QR-k aurkituko dituzu informazio-paneletan, aplikaziora joateko
🟢Aplikazioak berak gidatzen ditu ikusmen-urritasuna duten pertsonak ibilbideetan barrena.🧑🦯
Gainera, panelak eta beste elementu batzuk egokitu ditugu, gurpil-aulkientzat irisgarriak izan daitezen 🧑🦽
Braillez idatzitako liburuxkak ditugu, eta erliebe altuko mapak. Irakurketa errazeko eskuorria ere sortu dugu, ezgaitasun kognitiboa duten pertsonentzat
Eta hobekuntzak egiten jarraituko dugu, EBU pertsona guztientzako inklusiboa izan dadin 👥
📲 Oraindik ez duzu aplikazioa?
Bilatu “EBU app Zarautz” Google Play edo App Store-n, eta hasi zure ibilbide gogokoenaz gozatzen 🗺️🚶♀️🚶♂️

