Itsaspeko Zinema Modelo aretoan

Gaur Ozeanoen Nazioarteko Eguna da eta ospatzeko Zarauzko CIMASUB Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloan 2.emanaldiaz gozatzeko aukera izango dugu. Proiektatuko diren itsaspeko film labur eta dokumental onenak munduko itsaspeko hondoetara eramango gaituzte, itsasoen edertasuna erakutsi eta aldi berean, zaintzearen garrantziaz ohartarazteko. Ez galdu aukera eta hurbildu 19:00etan Modelo Aretora! SARRERAK DOAN!

*Honez gain, CIMASUBeko itsaspeko argazki erakusketa eta Eraztun Berde Urdinaren erakusketa kolektiboa ikusgai izango dira arratsaldeko ekainaren 15era arte, asteazkenetik igandera arratsaldeko 18tatik 20tara Merkatu plazan (igandetan 12:00tatik 14:00tara).