Bihar (maiatzak 1) Zarautz Familia Giroan jaialdia ospatuko dugu eta zuen familiarekin jarduera ugariz gozatu ahal izango duzue Zarautzen. Jarduera horietako asko Eraztun Berde Urdinean gauzatuko dira: orientazio ibilbide iraunkorrak, Vista Alegre parkeko jolas- eta tirolina-parkea, ibilaldi gidatuak, ibilbide autogidatuak …

Horien artean Arkamurka ibilbide gidatua antolatu dugu biharko. Bertan natura deskubritzeko tailer eta esperimentu saio txikiak egingo dituzte familiek. Txango honetarako izena eman behar da eta parte hartzeko plazak agortzen ari dira. Animatu eta eman izena!
ARKAMURKA ibilbidea familian (plaza mugatuak)
2025-05-01
10:00
Izen-ematea:
943830990
📩 turismoa@zarautz.eus

Egun osoko programa eta mapa hemen ikus dezakezue:


Informazio gehiago
https://labur.eus/6prpc5yn

