Herritarrak gonbidatzen ditugu Zingira basoan artelatz landaketa egitera

Datorren larunbatean, urtarrilaren 25ean, egingo dugu.

2023ko udazkenean herritarrekin batera Gesoerreka basoan ezkurrak bildu genituen aurrerago landatzeko asmoarekin. Diputazioaren mintegian hazi egin dira eta jada, txikiak badira ere, landatzeko tamaina hartu dute.  Beraz, orain da momentua landatzeko eta Zingira basoan egingo dugu. Zingiran bertan, partzela erosi genuenetik eta artelatz basoa errekuperatzeko lanak egin genuenetik 1.300 zuhaitz eta zuhaitzak baino gehiago landatu ditugu. Horietatik batzuk ez dira hazi eta orain, larunbateko landaketa honetan, ordezkatuko ditugu.

Artelatza Zarautzen Arkamurka bezala ezagutzen da eta bere izen zientifikoa Quercus suber da. Zuhaitz hauek Getaria eta Zarautz herrietan zabalduta daude, Europako Natura 2000 Sarearen barruan babestuta. Bertan, Zarauzko herriarentzat erosi genituen Zingira eta Gesorrreka artelatz basoak aurkitzen dira, zaindu eta zabaltzeko.

Garate Santa Barbara eremu hau, Eraztun Berde Urdineko garrantzi handiko interes puntua da, noski, eta bere mantenua eta zaintza kudeatzen dugu.

Era berean, ekosistema hauek arrisku egoeran dauden animali eta landareak babesteaz gain, basoei esker itzala, zorua eustea eta higadurari aurre egitea, CO2 xurgatzea, etabar, lortzen da.

Horregatik, gure Eraztun Berde Urdina klima aldaketari aurre egiteko egitura berdea da, aterpre klimatikoa Zarauzko herriarentzat.

Zingira basoan zuhaitz landaketa hau egiteko Vista Alegre parkeko Torreoitik abiatuko gara goizeko 10:00tan. Ekintzan parte hartzeko izena eman behar da:

Telefonoz 943 00 51 59 edo e-posta bidez zarautz@eraztunberdeurdina.eus

Scroll to Top