Hezeguneen Nazioarteko Eguna ospatu dugu Eraztun Berde Urdinean. Itulazabalgi gurbizitian Aranzadi Zientzia Elkarteko Ion Garin herpetologoaren laguntzarekin urmaeletan bizi diren izaki bizidunak ezagutu ditugu eta mikrohezegune hauek krisi klimatikoaren aurrean duten garrantzia ezagutu dugu.
Bide batez, Aranzadik Hezeguneen Egunean argitaratu duen bideo interesgarri honen lotura partekatu nahi dugu zuekin:
https://www.youtube.com/watch?
Ondoren arboretoko urmaeletara joan gara, mikrohezegune hauek egokitu zirenetik hilabetetxo bat bete da eta bertan biziko diren izaki bizidunentzako babes guneak sortu ditugu harriak eta adarrak jarriz, herritar talde eder batekin elkarlanean. Hasiera batean bazirudien egualdia ez genuela aldeko, baina katiuskak jantzi eta ederki pasa dugu bai haurrak eta baita helduak ere.
Goiz pasa oso polita izan da. Eskerrik asko hurbildu zareten guztiei!