Hezeguneen Nazioarteko Eguna ospatuko dugu Itulazabalgo zuhaiztian

Otsailaren 1ean Hezeguneen Nazioarteko Eguna ospatuko dugu Itulazabalgo zuhaiztian. Bertan urmael batzuk egokitu baitira pasa den abenduan, eta hauei arreta berezia eskainiko diegu.

Azken mendeetan zehar, eta batik bat gizakiaren jardueraren ondorioz, Europako urmaeletako bi heren desagertu da. Egoera hori aldatzeko asmoz, Zarauzko Eraztun Berde Urdinean bizidun urtarren kontserbazioa laguntzeko urmael sare bat sortu dugu: Zingirakoa, Orokieta Herri Eskolakoa eta sortu berri den Itulazabalgoa.

Zarauzko urmaeletako biodibertsitatearen kontserbazio-egoera ezagutzeko, mantentzeko eta honen garrantziaz sentsibilizatzeko ikerketa, kudeaketa eta dibulgaizio-lanak burutzen dira urtean zehar.

Ekintza hauekin batera, Itulazabalen egokitu berri diren urmaelak naturalizatzeko eta biodibertsitatea areagotzeko, elementu naturalak (enborrak, harriak…) jarriko ditugu herritarrekin batera.

Honez gain, mikro hezeguneek duten garrantzia azalduko digu Aranzadi Zientzia Elkarteko Ion Garin herpetologoak.

Animatu eta eman izena!

📅 Otsailak 1, larunbata

🕖 10:00
📍 Abiapuntua: Zarauzko Udal baratzeak:
https://maps.app.goo.gl/BhdiTvjVNEvggFLi9
🥾 Oinetako egokiak eramatea gomendatzen dugu
🧤 Bestelako materialak eta tresnak guk eramango ditugu
*OHARRA: ekimen honetan parte hartzeko izena eman behar da:

☎️ 943 005159