Egun hauetan alertak izan ditugu muturreko tenperatura oso altuengatik.
Hirietan bero olatuen aurrean beharrezkoa da babes klimatikoak aurreikustea eta hortan ari da ingurumen arloa. Proiektu bat sortzeko asmoa daukagu, baina bitartean, jada Eraztun Berde urdinean aukera daukazue ibilbide freskoak aurkitzeko zuhaitzen babesean.
Helburu horrekin, Astiko bidean udaberrian 9 lizar landatu genituen eguzkitan zegoen bidearen parte batean. Jada itzala ematen dute eta askoz atsegina da bertatik pasatzea eguzkiak jotzen duenean. Espazio falta zegoenez, lanketa berezi bat egin behar genuen eta emaitza oso polita izan da.
Eraztunean bertan landaketa desberdinak egin ditugu beratako landaretza berreskuratzeko, baina aldi berean, beroari aurre egiteko ere baliagarriak dira. Besteak beste, orain dela gutxi egin ditugunak Iritan, baina jada lehendik egin ditugunak Igerainen, Buztinzurin, Gesoerrekan, etabar.
Gure Eraztun Berde Urdina bera, aterpe klimatikoak eskaintzen ditu muturreko bero aldiei aurre egiten laguntzeko. Datozen egun beroetarako Eraztun Berde Urdinaren ibilbidean dauden aukerarik freskoenak honakoak dira:
📌 Igerain-Hiruerreketako ibilbidea. Zalantzarik gabe, egun beroetarako aukerarik frexkoena da erreka bazterretik doan ibilbidea, eta herri gunetik gertuen dagoena!
📌 Buztinzuriko haltzadia
📌 Vista Alegreko parkea
📌 Santa Barbara-Mutxio jaitsiera
*Ibilbide hauek goizean goiz egitea gomendatzen dugu, eguerdiko orduak saihestuz.
Era berean, uda osoan zehar irteera gidatuak eskaintzen ari gara natur gune hauek ezagutzeko eta irteera hauen ordutegiak egokituta daude eguneko ordu beroenak saihesteko.