Udazkeneko argazki rallyaren sari banaketa

Eraztun Berde Urdineko Argazki Rallyaren bigarren edizioaren sari banaketa eta argazkien proiekzioa burutu zen abenduaren 15ean.

Lehiaketa honetan, mugikorra erabiliz, parte hartzaileek Eraztun Berde Urdineko elementuei argazkiak atera behar zizkieten. Lehen edizioan, Arkamurka ibilbidean egin zen eta aurten Iñurritza-Talaimendi ibilbideetan gauzatu da txapelketa.

Argazki rallyaren helburua da zarauztarrak natura zaintzeko garrantziari buruzko sentsibilizazioa piztu eta horretarako argi daukagu lehenengoa dela gure altxor naturalak ezagutzea eta balioan jartzea, horrela maitatzeko, maite duguna zaintzen dugu eta. Gure herria ingurumenaren aldetik balio handikoa da eta oso garrantzitsua da horren jakitun izan, ondo zaintzeko.

Argazki rallyaren bigarren edizio honetan 18 partaide izan ziren, horietatik 12 heldu eta 6 haur. Eskerrak eman nahi dizkiegu parte hartzaile guztiei eta animatu hurrengo edizioetan ere parte hartzen jarraitzeko. Pixkanaka gure rallya zabaltzen ari da eta espero dugu gero eta hobeago izatea.

2023ko edizioko irabazleak honakoak izan dira:

HAURREN KATEGORIAN

Bilduma onena: Unax Armendariz   …….. 100 euro + diploma

Argazki originalena: Malen Ulazia ………………………… 50 euro + diploma

HELDUEN KATEGORIAN

Bilduma onena:   Arbil Iciar   …………………………     180 euro

Argazki originalena: Joseba Ulazia …………………….       80 euro

ERAKUSKETA

Parte hartzaile bakoitzak aukeratutako argazkiarekin argazki erakusketa bat osatuko dugu eta ikusgai egongo da otsailaren 14tik 29ra Merkatu Plazan, CIMASUB itsaspeko zinema zikloaren argazki erakusketarekin batera.